NAE-ren edukitze-erregimena

HomeGaiakLanaDefinizioak NAE-ren edukitze-erregimena
NAE-ren edukitze-erregimena

Edukitze-erregimena NAEk titularrarekiko duen egoeraren araberakoa da, Zentsuaren erreferentzia-aldian.

Ezaugarri hau lurrak dituzten nekazaritzako ustiategientzako da soilik, eta forma juridiko honekin aritzen da ustiategiaren titularra.

Ustiategi berak mota bat baino gehiagoko jabetzekiko lurrak izan ditzake:

NAE jabetzan
Nekazaritzako ustiategiak landutako azalera da, titularraren esku dagoena jabetza gisa, edo titularrak gozamenduna, enfiteuta edo baliokidea den aldetik lantzen duena.

Familiako unitateetan, jabetzan ustiatutakoak direla esaten da ustiategikoak izan eta familiako kideren batek horien jabe-eskubidea badu; era berean, jabetzako lurrak dira, ustiategiko titularra egitezko elkarte bat izan eta elkarteko kideren baten lurrak badira.

Ez da talde honetan sartzen, ezta ustiategian ere, hirugarrenei lagatako azalera, titularraren jabetzakoa. Ustiategi baten titularra udal- edo auzo-mailako elkarte bat bada, ez dira bere lurrak izango erreferentziako kanpainan alokatu edo “zortean” eman diren lurrak.

NAE errentan
Nekazaritzako ustiategiak errentamendu-kontratu batean (idatzizkoa edo ahozkoa) aldez aurretik finkatutako errenta baten bidez errentan emandako azalera da (eskudirutan, gauzatan edo beste moduren batean ordaindua).

NAE nekazaritzako ustiategi bakar bati esleitzen zaio. NAE nekazaritzako ustiategi bati baino gehiagori errentan ematen bazaio erreferentziako urtean, erreferentzia-urtean zehar eperik luzeenean erabili duen nekazaritzako ustiategiari esleitzen zaio.

Hemen sartzen dira beste edozein ustiategitako lurrak ere, bere jabeak lan edo zerbitzu baten ordainez lagatzen baditu, non eta lur horiek nekazaritzako langile baten esku ez diren jartzen soldata gisa.

NAE apartzerian
Jabeak eta partzuerrak idatzizko edo ahozko apartzeria-kontratu baten arabera elkartuta landutako azalera da; partekatutako laborantza-azaleraren ekoizpena (ekonomikoa edo fisikoa) bi aldeen artean banatzen da, hitzartutako moduan.

Partzuerra hartzen da titulartzat Zentsuaren ondoreetarako, jabearen eta partzuerraren artean partekatutako erantzukizun ekonomikoa baldin badago.

NAE herri-lurretan
Herri-lurrak larre iraunkorrek eta larreek, baratze-azalerek edo ustiategiari erabilera esklusiborako lagatako bestelako NAE motek osatzen dituzte; hau da, ustiategi horrek nekazaritza-kanpainan bakarrik laga eta erabili ditu.

Lur horiek ez dagozkio (ez jabetzan, ez alokairuan) ustiategiaren titularrari, eta eskubide komunak aplikatzen zaizkie.

NAE beste edukitze-erregimen batzuetan
Doako lagapen bidez ustiatutako azalera, fideikomisoan, auzian, prekarioan, zentsuetan, foroetan, zorteetan edo errentamenduan emandako erregimen komunalean, eta, oro har, aurreko erregimenen batean sartzen ez den azalera oro.

Otros productos estadísticos

Datos

Informes y documentos

Microdatos

Metadatos

Metodología y calidad

Códigos y nomenclaturas

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali