Gai homogeneoez aritzen diren informazio-unitateak, zehatz samar berezi daitezkeenak, eta bateratsu eguneratuta egoten direnak.
Edukiak lantzean eta proposatzean, gogoan izaten da beti bezeroari erabakiak hartzeko informazio baliagarria eskaintzea dela helburua. Beraz, zerbitzu publiko batez ari gara, azken finean.
Edukiak honelakoak izaten dira: arauen erreferentziak, katalogoak, direktorioak, zentsuak eta bestelako zerrendak, aurkitegiak, argitalpenak, estatistikak, azterlanak, txostenak, oroitidazkiak, mapak, gomendioak, eta abar. Eduki horien euskarriak agiriak, irudiak nahiz soinuak izan daitezke.
Ez dira web-orri baten edukitzat jotzen beste eduki nahiz web-orri batzuen loturak, ez bada direktorio edo gai-zerrenda bat osatzen duen esteka-multzo bat, hala nola arlo jakin bateko arauen erreferentziak (Garraiokoak, Hirigintzakoak, eta abarrekoak).