e-Government, e-Gobernua edo gobernu elektronikoa informazioaren eta jakintzaren teknologiak erabiltzea da, bai gobernuko barne-prozesuetan, bai administrazio publikoek herritarrei eta enpresei produktuak eta zerbitzuak eskaintzean.
Nagusiki, honako tresna hauek ditu oinarrian: atariak; ERPak, administrazio publikoen eremuan GRP esaten zaienak; CRMak, hala nola gizarte-sareak eta komunitate birtualak; eta beste hainbat. Tresna horien bitartez, barne-prozesuen zein gizartearekiko prozesuen efizientzia eta eraginkortasuna hobetu nahi dira.