Sinadura digitala

Sinadura digitala

Agiri baten sinadura digitala sortzeko, HASH funtzio izeneko algoritmo bat aplikatzen zaio agiriaren edukiari, eta, hurrena, sinadura-algoritmoa gehitzen zaio, gako pribatu baten bitartez. Sinadura digitalaren softwareak zenbait alderdi egiaztatu behar ditu, hala nola:
. Sinatzailearen ziurtagiri digitala indarrean dagoen
. Sinatzailearen ziurtagiri digitalaren errebokazioa (OCSP bidezko nahiz CRL bidezkoa izan daiteke)
. Denbora-zigilua ba ote duen

HASH funtzioa algoritmo bat da, euskarri digitalean sinatu behar diren datuen laburpen-balio bat kalkulatzeko aukera ematen duena. Norabide bakarrean funtzionatzen du, hau da, laburpen-baliotik abiatuta jatorrizko datuak kalkulatzea ezinezkoa da. HASH funtzioa agiri bati aplikatzen zaionean, testua zehatz-mehatz identifikatzen duen zenbaki bat ematen du funtzioak. Zenbaki hori testuari erantsiz gero, hartzaileak funtzioa aplika dezake berriro, eta funtzioaren emaitza eta hark jaso duena bat datozen egiaztatu. Dena den, horrelako eragiketak ez dituzte erabiltzaileek berek egiten, baizik eta software bat erabiltzen da, HASH balioa kalkulatzeko funtzioa eta ondorengo egiaztapena automatizatzen dituena.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali