Uztartzearen inguruko beste alderdi batzuei lotuta dauden kalteak (amatasuna, aitatasuna eta famili arrazoiengatiko eszedentziak-murrizketak)
Pertsona landunak enpresan edo erakundean duen ibilbide profesionalean izan duen kaltea da; eta lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari lotutako alderdi batzuekin bat egiten du.
Honakoak hartzen ditu:
- - Amatasunagatiko/aitatasunagatiko kaltea
- - Aitatasunaren ondorioz lana eteteko baimena eskatzeagatiko kaltea
- - Familia arrazoiengatik eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa eskatzeagatiko kaltea
Kalte-maila hori 0tik 10erako eskala batean neurtzen da, non 0 idatzi behar den kalterik ez dagoela adierazteko eta 10 kalte handia dagoela adierazteko. Kalte orokorra lortzeko aipatutako alderdien batezbestekoa kalkulatu behar da.