Amaituta dauzkagun ikasketen mailarik altuena izaten da, eta titulua eskuratzeko moduan egon behar dugu. Oraindik ikasten ari bagara edo amaitu gabe utzita baldin badauzkagu, justu beheko taldean sailkatuta agertuko gara.
Maila honek behean multzokatzen diren modalitateak ditu:
Titulurik gabe: Ez dakite irakurtzen eta idazten; badakite irakurtzen eta idazten baina ez dute inolako ikasketarik amaitu, adingabeak.
Lehen mailakoak: Eskolaratze-ziurtagiria, lehen ikasketetakoa, edo eskola-graduatua.
Profesionalak: Lanbide Heziketako tituluak.
Oinarrizko eta bitarteko profesionalak: oinarrizko eta erdiko zikloko Lanbide Heziketa eta baliokideak (I. eta II. lanbide-moduluak, 1. lanbide-heziketa, 1. eta 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak, PCP eta arte plastikoetako, diseinuko eta kiroletako oinarrizko mailako, erdi-mailako eta antzeko lanbide-ikasketetako lanbide-heziketako irakaskuntza).
Goi-mailako profesionalak: goi-mailako zikloko Lanbide Heziketa eta baliokideak (III. lanbide-moduluak, 2. lanbide-heziketa, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak, arte plastikoak, diseinua, kirola eta goi-mailako beste lanbide-ikasketa batzuk).
Bigarren mailakoak: Oinarrizko batxilergoko tituluak eta parekoak, DBHko graduatua, goi-batxilergoa edo BBB, LOGSE edo LOEko batxilergoa eta antzekoak. Hizkuntzaren titulu ofizialak.
Unibertsitarioak:
240 ECTS kreditura arteko unibertsitate-graduak, unibertsitate-diplomaturak, aditu edo espezialistaren unibertsitate-titulu propioak eta antzekoak.
240 ECTS kreditu baino gehiagoko unibertsitate-graduak, lizentziaturak, masterrak, doktoretzak eta Osasun Zientzietako espezialitateak egoitza-sistemaren arabera, eta antzekoak.