Uneko ikasketa-maila 10 taldeko CNED-P sailkapenaren arabera

HomeGaiakIkasketa-mailaDefinizioak Uneko ikasketa-maila...
Uneko ikasketa-maila 10 taldeko CNED-P sailkapenaren arabera

Maila hauek bereizten dira:

  • Lehen haurtzaroko hezkuntza: Haur-hezkuntzako lehen zikloa (0-3 urte), Haur-hezkuntzako bigarren zikloa (3-6 urte).

  • Lehen hezkuntza: Lehen hezkuntza, Helduentzako hasierako irakaskuntzak, Musikako eta dantzako oinarrizko irakaskuntzak.

  • Behe-mailako bigarren hezkuntza: : Derrigorrezko bigarren hezkuntza (1., 2. eta 3. mailak), Helduen bigarren hezkuntza eta antzekoa, 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eta antzekoak.

  • Goi-mailako bigarren hezkuntza: Derrigorrezko bigarren hezkuntza (4. maila); Batxilergoko irakaskuntzak eta antzekoak; Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko eta kiroletako erdi-mailako irakaskuntzak eta baliokideak; Musikako eta dantzako irakaskuntza profesionalak eta antzekoak; Hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntzak; Hasierako lanbide-kualifikazioko programak eta antzekoak; 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eta antzekoak; Oinarrizko lanbide-heziketa.

  • Hirugarren mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko hezkuntza: 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak; Bigarren hezkuntzako bigarren etapa eskatzen duten iraupen laburreko programak eta antzekoak.

  • Ziklo laburreko hirugarren hezkuntza: Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko eta kiroletako goi-mailako irakaskuntzak eta baliokideak; Batxilergoko titulua eskatzen duten eta 2 urte edo gehiago irauten duten berezko unibertsitate-tituluak.

  • Hirugarren hezkuntzako gradua edo maila baliokidea: 240 ECTS krediturainoko unibertsitate-graduak eta baliokideak; Unibertsitate-diplomaturak eta baliokideak; Adituaren edo espezialistaren berezko tituluak, 60 ECTS kreditu baino gutxiagokoak eta sartzeko betekizun gisa unibertsitate-titulua eskatzen dutenak.

  • Maisutza-maila, espezializazioa edo baliokidea: 240 ECTS kreditu baino gehiagoko unibertsitate-graduak eta baliokideak; Lizentziaturak eta baliokideak; Unibertsitateko master ofizialak eta baliokideak; Osasun Zientzietako espezialitateak egoiliartza-sistemaren bidez eta antzekoak; Masterreko berezko unibertsitate-tituluak (maisutzak), 60 ECTS kreditu edo gehiagokoak eta sartzeko betekizun gisa unibertsitate-titulua eskatzen dutenak.

  • Doktorego-maila edo baliokidea: Doktoregoak.

  • Hezkuntza ez-formala: HHE ez-arautua.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali