Uneko ikasketa-maila 4 taldeko CNED-P sailkapenaren arabera

HomeGaiakIkasketa-mailaDefinizioak Uneko ikasketa-maila...
Uneko ikasketa-maila 4 taldeko CNED-P sailkapenaren arabera

Maila hauek bereizten dira:

  • Bigarren hezkuntzako lehen etapa eta beheragokoa: Haur-hezkuntzako lehen zikloa (0-3 urte); Haur-hezkuntzako bigarren zikloa (3-6 urte); Lehen hezkuntza; Helduentzako hasierako irakaskuntzak; Musikako eta dantzako oinarrizko irakaskuntzak; Derrigorrezko bigarren hezkuntza (1., 2. eta 3. mailak); Helduen bigarren hezkuntza eta antzekoa; 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eta antzekoak.

  • Bigarren hezkuntzako bigarren etapa eta goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko hezkuntza: Derrigorrezko bigarren hezkuntza (4. maila); Batxilergoko irakaskuntzak eta antzekoak; lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko eta kiroletako erdi-mailako irakaskuntzak eta baliokideak; Musikako eta dantzako irakaskuntza profesionalak eta antzekoak; Hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntzak; Hasierako lanbide-kualifikazioko programak eta antzekoak; 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eta antzekoak; Oinarrizko lanbide-heziketa; 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak; Bigarren hezkuntzako bigarren etapa eskatzen duten iraupen laburreko programak eta antzekoak.

  • Goi-mailako hezkuntza: Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko eta kiroletako goi-mailako irakaskuntzak eta baliokideak; Batxilergoko titulua eskatzen duten eta 2 urte edo gehiago irauten duten berezko unibertsitate-tituluak; 240 ECTS krediturainoko unibertsitate-graduak eta baliokideak; Unibertsitateko diplomaturak eta baliokideak; Adituaren edo espezialistaren berezko unibertsitate-tituluak, 60 ECTS kreditu baino gutxiagokoak eta sartzeko betekizun gisa unibertsitate-titulua eskatzen dutenak; 240 ECTS kreditu baino gehiagoko unibertsitate-graduak eta baliokideak; Lizentziaturak eta baliokideak; Unibertsitateko master ofizialak eta baliokideak; Osasun Zientzietako espezialitateak egoiliartza-sistemaren bidez eta antzekoak; Masterreko berezko unibertsitate-tituluak (maisutzak), 60 ECTS kreditukoak edo gehiagokoak eta sartzeko betekizun gisa unibertsitate-titulua eskatzen dutenak; Doktoregoak.

  • Hezkuntza ez-formala: HHE ez-arautua.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali