Haririk gabeko mugikorren estandarren laugarren belaunaldia da. 3G eta 2G estandarren familien oinordekoa da. 4G belaunaldia IP protokoloan dago oinarrituta guztiz, kableen eta haririk gabeko sareen arteko konbergentziari esker lortzen den sistema bat eta sare bat baita. Teknologia hori haririk gabeko modemen, telefono mugikor adimendunen eta beste gailu mugikor batzuen bidez erabil daiteke. Aurreko belaunaldiekiko alde nagusia hauxe da: mugimenduan 100 Mbit/s baino gehiagoko sarbide-abiadura izatea, eta, pausan, 1 Gbit/s, segurtasun handiko puntatik puntarako zerbitzu-kalitateari (QoS) eutsita. Horri guztiari esker, edozein motatako zerbitzu eskaini ahal izango du edozein momentutan, edozein lekutan, ahalik eta kostu txikienarekin.