Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia (EZB)

HomeGaiakIngurumenaren kontuakDefinizioak Elektrizitatearen gaineko...
Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia (EZB)

Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia zeharkako tributu bat da, elektrizitatearen kontsumoaren gainekoa, eta fase bakarrean kargatzen du kontsumorako energia elektrikoaren hornidura, bai eta ekoizleek eurek sortutako elektrizitatearen kontsumoa ere (38/1992 Legearen 89. artikulua eta 1074/2014 Errege Dekretua). Zergapetuta dago:

a) Elektrizitatea bere kontsumorako eskuratzen duen pertsona edo erakunde bat energia elektrikoz hornitzea.

b) Energia elektrikoaren ekoizleek eurek sortutako elektrizitatea kontsumitzea.

Zerga-oinarria Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako zehaztuko litzatekeena da, elektrizitatearen gaineko zergaren kuotak kenduta.

Zerga itundua da EZB, eta 38/1992 Legean ezarritako arau substantibo eta formal berberek arautzen dute. EZBaren ordainarazpena Lurralde Historikoetako Foru Aldundiari dagokio honako kasu hauetan: a) elektrizitatea bere kontsumorako eskuratzen duen pertsona edo erakundearen hornidura-puntua Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenean; edo, b) energia elektrikoaren ekoizleek eurek sortutako elektrizitatea Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzen dutenean (12/2002 Legearen 33. artikulua eta 7/2014 Legea).

Otros productos estadísticos

Datos

Informes y documentos

Microdatos

Metadatos

Cuestionarios

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali