Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga (ZHTSZ)

Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga (ZHTSZ)

Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmentaren gaineko Zerga horien kontsumoaren gaineko zeharkako tributua da, eta fase bakarrean zergapetzen ditu haren eremu objektiboko produktuen txikizkako salmentak, lege honen xedapenei jarraiki (24/2001 Legearen 9. artikulua). Zerga honen eremu objektiboan sartzen diren hidrokarburoak honako hauek dira: gasolinak, gasolioa, fuel-olioa eta kerosenoa; berokuntzako erregai gisa erabiltzen diren hidrokarburo likidoak; eta, gainerako gas-produktu baliokideak, erregai gisa erabiltzen direnak, erregaietarako gehigarri gisa edo erregai baten azken bolumena handitzeko (gas naturala, metanoa eta petrolioaren gas likidotua izan ezik). Zergaren oinarria milaka litrotan adierazitako bolumenak osatuko du, eta fuel-olioaren kasuan tona metrikoek; eta zuzeneko zenbatespeneko erregimenean zehaztuko da.

Hidrokarburoen gaineko Zergan ZHTSZ sartzearen ondorioz (2/2012 Legearen zazpigarren xedapen gehigarria), Euskal Autonomia Erkidegoan zerga horren ordez hidrokarburoen gaineko zergaren tasa autonomiko bat ezarriko da (apirilaren 21eko 7/2014 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorra).

Otros productos estadísticos

Datos

Informes y documentos

Microdatos

Metadatos

Cuestionarios

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali