Bizirik jaio baten jaiotza ondoko edozein unetan bizi-zeinu oro behin-betiko desagertzea da. Horregatik, hemen sartzen dira bizirik jaio eta 24 ordu baino lehen hiltzen direnak, eta "abortu" gisa eta ez hildako gisa inskribatuta ageri direnak. Ondorio estatistikoetarako, pertsona horiek, lehenik, bizirik jaiotakotzat ematen dira, eta ondoren, hildakotzat.