Eskolatze-maila (LMZ eskaintza)
Pertsona baten eskolatze-maila pertsona horrek egin duen edo egiten ari den ikasketa-maila gorena da; ez da kontuan hartzen ikasketa horiek amaitu dituen edo behin-behinekoz edo behin-betikoz amaitu gabe utzi dituen. Honako maila hauek erabiltzen dira LMZn:
Lehen mailakoak edo gutxiago: analfabetoak, irakurtzen eta idazten baino ez dakiten pertsonak, eta lehen mailako ikasketa-maila edo OHOko lehen etapa dutenak.
Bigarren mailakoak: oinarrizko batxilergoa, goi-mailako batxilergoa, BBB edo OHOko bigarren etapa dutenak.
Lanbide-ikasketak: Lanbide Heziketako ikasketak dituztenak.
Unibertsitate- edo goi-mailakoak: unibertsitate-eskoletan, unibertsitate-fakultateetan edo goi-mailako eskola teknikoetan ikasi dutenak.