Jarduera-adarra (LMZ eskaria)
EJSN-93ren arabera kodetutako establezimenduaren jarduera nagusiari egiten dio erreferentzia. LMZn kontuan hartutako adarrak honakoak dira:
Energiaren industria eta antzekoak (industria astuna): EJSN-93ko C, DF, DG, DI, DJ (271tik 274ra) eta E sekzioak hartzen ditu.
Metal-industria: EJSN-93ko DJ (275etik 297ra), DL (311rik 335era), DM eta DN (37) sekzioak hartzen ditu.
Manufaktura-industria: EJSN-93ko DA, DB, DC, DD, DE, DH eta DN (37 salbu) sekzioak hartzen ditu.
Eraikuntza: EJSN-93ko F sekzioa hartzen du.
Merkataritza, ostalaritza eta konponketak: EJSN-93ko G eta H sekzioak hartzen ditu.
Garraioak eta komunikazioak: EJSN-93ko I sekzioa hartzen du.
Merkataritza-zerbitzuak: EJSN-93ko J eta K sekzioak hartzen ditu.
Hezkuntza eta Osasuna: EJSN-93ko M eta N sekzioak hartzen ditu.
Bestelako zerbitzuak. Administrazioa: EJSN-93ko L, O eta Q sekzioak hartzen ditu.
Taula eta txostenetan ez da sartzen EJSN-93ko L atala, Administrazio Orokorrari dagokiona. Etxeko zerbitzuari dagokion P sekzioa ere ez da sartzen.