Pertsonala (Ospitaleez kanpoko osasun-zentro publikoak)

Pertsonala (Ospitaleez kanpoko osasun-zentro publikoak)

Erreferentziako urtearen 96-XII-31ko egiazko pertsonala sartzen da, eta ez langile-zerrendan agertzen ziren lanpostuak. Ez dira sartu:

  • Eszedentzian dauden langileak.

  • IISren probintzi zuzendaritzei atxikitako pertsonala, eta Osakidetza, administrazio gaietan.

  • IISko eta Osakidetzako ikuskatzaile medikoak.

  • Bederatzi hilabete baino gutxiagoz lanean jardun duen pertsonala.

    Dedikazioak
    Oro har, astean hogeita hamar ordu baino gutxiagoko dedikazioa dute Osakidetzako mediku espezialista zenbaitek. Zentro batean baino gehiagotan lan egiten dutenek zentro bakoitzean sartzen dira, 30 ordu baino gutxiagoko dedikazioari dagokion atalean.

    Pertsonala guztira: medikuen, bestelako osasun-langileen eta gainerako langileen batura eginez lortzen da.

    Fakultatiboak: gaur egun indarrean dauden eta Osakidetzak eta Medikuen Elkargo Ofizialak aitortutako espezialitate ofizial guztien arabera sailkatzen dira medikuak.

    Bestelako medikuak: BAMEak bi taldetan banatzen dira: ospitaleez kanpo zentroetan prestakuntza-aldian daudenak eta alergologoak.

    Bestelako osasun-langileak: OLT/ED (Erizaintzako diplomatua), emaginak, fisioterapetuak, OLT, zonako praktikanteak, klinika-laguntzaileak, psikologoak, gizarte-laguntzaileak eta bestelakoak (botikariak, terapeutak, erradiologiako teknikari espezialistak (ETE), laborategiko teknikari espezialistak (LTE), etab.).

    Gainerako langileak: goi-mailako tituluduna, erdi-mailako tituluduna, administraria, administrari laguntzaileak, jagoleak, menpekoak (telefonistak barne), eta bestelakoak.

  • Otros productos estadísticos

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali