Adierazle hau lortzeko, batezbestekoa kalkulatu da honako hauek oinarri hartuta:
1. Azken lau asteetan, zein maiztasunez egon zinen bereziki urduri?
2. Azken lau asteetan, zein maiztasunez egon zinen hain adore gutxirekin non ezerk ere ezin zintuen animatu?
3. Azken lau asteetan, zein maiztasunez egon zinen patxadaz, lasai sentitu zinen?
4. Azken lau asteetan, zein maiztasunez sentitu zinen desanimaturik eta deprimiturik?
5. Azken lau asteetan, zein maiztasunez sentitu zinen zoriontsu?
Lehenengo galdera hiruretan zenbakizko balioak ematen zaizkio kategoria bakoitzari, eskalaren erdian 5a egon dadin; honela:
1 Beti
3 Ia denbora guztian
5 Noiz edo noiz
7 Ia inoiz ez
9 Inoiz ez
Azken galdera bietan alderantziz da, aurrekoekin koherentea izan dadin; hortaz, balioak hauek dira:
9 Beti
7 Ia denbora guztian
5 Noiz edo noiz
3 Ia inoiz ez
1 Inoiz ez
Ebaluazioaren neurria hiru mailatan bilduta aurkezten da: 0-4 puntu (Txikia), 5-7 puntu (Ertaina) eta 8-10 puntu (Handia).