Jarduera berritzaileak dira enpresak egiten dituen finantza-, garapen- eta merkaturatze-jarduerak, berrikuntza helburu dutenak edo sortu dutenak.
Berrikuntza-jarduerak zazpi kategoria hauetan sailkatzen dira, berritzeko asmoz egin daitezkeen enpresaren jarduerak kontuan hartuta:
- I+Gko jarduerak (barneko eta kanpoko I+Ga barne).
- Ingeniaritza, diseinua eta beste sormen-jarduera batzuk.
- Marketina eta markaren sorrera.
- Jabetza intelektualeko eskubideekin lotutako jarduerak.
- Langileen prestakuntzarekin lotutako jarduerak.
- Softwarea eta datu-baseen lanarekin lotutako jarduerak garatzea.
- Ondasun ukigarriak eskuratzearekin edo alokatzearekin lotutako jarduerak.
Jarduera berritzaileetako gastuak jasotzeko (galdeketako C.1. galdera), enpresen kontabilitatetik hurbilago dagoen sailkapena erabiltzen da. Sailkapen horretan kontzeptu hauek erabiltzen dira: I+G, langile-kostuak, kanpo-zerbitzuen kontratazioa, materialen erosketa eta kapital-ondasunen erosketa.
Honako kategoria hauek erabili dira:
- C.1.1. Barneko I+G.
- C.1.2. I+G erostea (kanpoko I+G).
- C.1.3. Beste berrikuntza-jarduera batzuk (barneko eta kanpoko I+Ga izan ezik).
- C.1.3.1. Berrikuntzan diharduten langileen lan-kostua.
- C.1.3.2. Berrikuntzarako beste gastu arrunt batzuk.
- C.1.3.3. Berrikuntzarako kapital-gastuak.