Langileak (Ikastetxeak)

HomeGaiakHezkuntzaDefinizioak Langileak (Ikastetxeak)
Langileak (Ikastetxeak)

Estatistika honen gai da Euskal AEko ikastetxeetan irakaskuntza ematen duen pertsona-multzoa, bai araubide orokorreko irakasmailetan ari direnak –Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak-, bai eta araubide berezikoetan ari direnak ere, hala nola Musika, Hizkuntzak eta Arte Aplikatuak, Arte-Lanbideak, dantza eta kirolak. Ez dira sartu irakaskuntzaz kanpoko ikastegietan diharduten irakasleak, hala nola, PATetan, IRALEn, ikuskaritza-lanetan, etab.etan ari direnak.
Datuak azaltzeko, honako eskema hau erabli dugu:

Araubide orokorreko irakaskuntzak

  • Unibertsitateaz kanpoko mailak: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako (HHE) irakasleen kidegoa.

  • Haur eta Lehen Hezkuntza: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleak hartzen ditu. Langile horiek ondorengo maila batean edo batzuetan sailkatzen dira, ematen dituzten irakasgien arabera: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.

  • Helduen Hezkuntza: HHEo irakasleak hartzen ditu, bai berariazko ikastegietakoak bai beste irakasmaila batzuk dituzten ikastetxeetako gelatakoak.

  • Hezkuntza Berezia: Hezkuntza Bereziko gela itxietako irakasleak hartzen ditu, bai berariazko ikastegietakoak bai beste irakasmaila batzuk dituzten ikastetxeetako gelatakoak.

  • Bigarren Hezkuntza: Bigarren Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH), Batxilergoko eta Maila ertaineko edo Goi-mailako Lanbide Heziketako irakasleak hartzen ditu. Langile horiek ondorengo maila batean edo batzuetan sailkatzen dira, ematen dituzten irakasgaien arabera: DBH, Batxilergoa eta Maila ertaineko edo Goi-mailako Lanbide Heziketa.

  • Unibertsitate-Ikasketak: Goi Eskola Teknikoetako, Fakultateetako eta Unibertsitate-Eskoletako irakasleak hartzen ditu.

Araubide bereziko irakaskuntzak

  • Musika: kontserbatorio eta musika-eskoletako irakasleak hartzen ditu: 66ko plana eta LOGSE plan berria (arautua zein ez-arautua) ematen dutenak sartzen dira.

  • Dantza: irakaskuntza arautua ematen duten Dantza Kontserbatorioetako eta Eskoletako irakasleak hartzen ditu.

  • Arteak eta Lanbideak: Arte Aplikatu eta Arte-Lanbideetako eskoletako irakasleak hartzen ditu.

  • Hizkuntzak: Hizkuntza-Eskola Ofizialetako irakasleak sartzen dira.

  • Kirola: kirol-irakaskuntzako zentroetako irakasleak sartzen dira hemen.

Datuak ongi ulertu ahal izateko, kontuan izan behar da haur hezkuntza, lehen hezkuntza, DBH, batxilergoa eta lanbide heziketaosatzen duten mailen barruan, ematen dituen mailen arabera zenbatzen dela irakasle bakoitza, baina behin bakarrik irakaskuntza horien guztizkoan. Adibidez: aldi berean Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan diharduen irakasle bat bi maila horietan zenbatzen da irakasle gisa, baina behin bakarrik 'Oinarrizko Irakaskuntza' goiburukoan. Era berean, aldi berean Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan diharduen irakasle bat bi goiburuko horietan agertuko da, baina behin bakarrik unibertsitateaz kanpoko mailetako guztizkoan. Ikastetxeetako irakasleak zenbatzeko modu horren eraginez, 'Oinarrizko Irakaskuntza' eta 'Irakaskuntza Ertainak' izeneko unibertsitateaz kanpoko sailetan agertzen den irakasleen guztizko kopurua horiei dagozkien azpimailen batura baino txikiagoa da.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali