Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako ikasle-kopuruaren eta biztanleriaren arteko erlazioa. Kontuan hartu diren ikasleen artean, dena den, ez dira sartu araubide bereziko irakaskuntzak egiten dituzten ikasleak, eskolatutako biztanleriaren zenbatekoa egiterakoan, bikoiztasunik gerta ez dadin. Aipatu behar da, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko eskolatutako biztanleriak Estatuko beste erkidego batzuetako ikasleak ere hartzen dituela, batez ere unibertsitate-ikasketetan.
Ikasleen adina ikasturtearen hasiera-urteko abenduaren 31ri buruzkoa da.