Garraiatutako tona kopurua
Garraio eragiketa bakoitzean garraiatzen den salgaien pisua jasotzen du. Pisua gordina du oinarri, alegia, garraiatutako salgaiaren pisuaz gain, bilgarrien pisua, eta, kasurako, edukiontziarena ere aintzat hartzen dira.
Ohiko garraioko eragiketetan, zamatze eta deskarga puntuen artean garraiatzen diren tona kopuruak hartzen dira aintzat.
Biltzeko eta banatzeko garraio motan, ibilbidearen punturen baten izandako gehienezko zamaren pisua izango da aintzat hartu beharrekoa galdera-sorta betetzeko.
Zuzenean leku bi lotzeko garraio modalitatean, galdera-sortan bidaia bakoitzean ibilgailuak daraman batezbesteko zama jasoko da eta egun bakoitzean egindako ibilbide kopurua. Datuak ustiatzerakoan, biderkatu egiten da batezbesteko eguneko zama eta eguneroko maiztasuna.