Errepide bidez salgaiak garraiatzeko ibilgailua
Errepideko ibilgailua, propultsio-sistematzat motor bakarra duena. Ibilgailuaren helburu nagusia edo bakarra, salgaiak garraiatzea da edo salgaiak garraiatzeko ibilgailuak atoian eramatea.
Ibilgailu mota:
-
Ibilgailu zurruna edo kamioia: Errepideko salgai garraioaren ibilgailuak, propultsio mekanikodun medio propioak dituena.
- Atoia: Salgaiak garraiatzeko gaitasuna duen errepide bidezko ibilgailua, errepideko ibilgailua automobil bati lotu ahal izateko diseinatua.
- Buru traktorea: Propultsio mekaniko propioa duen ibilgailua eta erdi-atoia arrastaka eramateko gaitasuna du.
- Erdi-atoia: Aurreko ardatzik ez duen atoia, arrastaka eramaten duen ibilgailuari lotua. Atoiaren zatia bat, pisuaren parte jakin bat eta zamaren parte bat buru traktorearen gainean doaz.
Kamioi eta buru traktoreak dira aukeratutako laginari dagozkion ibilgailuak. Atoi eta erdi-atoien berri ematen digute aukeratutako ibilgailuak arrastatzeko erabiltzen dituenean.
Garraiorako eragiketa honako lau aukera hauen arteko baten bat hartzerakoan egiten da:
- Ibilgailu zurruna edo kamioia
- Atoia
- Buru traktorea erdi-atoi gabe
- Buru traktorea erdi-atoiarekin