Metodo estatistiko europar berria (Eurostat)

Metodo estatistiko europar berria (Eurostat)

Eurostatek diru-sarrera urriak kalkulatzeko sortu berri duen metodoa ere aurreko metodoaren bertsio egokitua da. Hurbilketa ohikoaren aldean sartzen diren aldaketak honako hauek dira:

a) Batez bestekoaren ordez mediana erabiltzea.
b) Medianaren mailaren %60 ezartzea, eta batez bestekoaren %50
c) Ondorengo eskala zuzendua ezartzea:

· Lehen heldua: 1.0
· Pertsona heldu gehigarri bakoitzeko: 0.5
· 14 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko: 0.3

Aipatu behar da, dena dela, pobreziaz baino diru-sarrera urriez hitz egiten dela gehienbat hurbilketa horretan. Horrela, metodo honen arabera, ondorengo atalaseak zehazten dira:

Diru-sarrera txikien atalaseak, Eurostat metodoaren arabera
(Datuak eurotan)

Etxegunearen tamaina
Diru-sarrera urriak
1 pertsona
535,10
2 pertsona
802,65
3 pertsona
963,18
4 pertsona
1123,71
5 pertsona
1284,24

Iturria: Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko 2000ko Inkesta
Bigarren pertsonarentzako eskala 0,5 da eta gainerakoentzat 0,3.

Ikerketarako, eta estatistika-metodo ohikoaren paralelismoarengatik, egoera larritzat aurreko taulan zehaztutako atalaseen %50etik behera daudenak jotzen dira (eta horrek praktikan pobrezia larriaren atalasea balio mediano baliokidearen %30ean finkatzea esan nahi du).

Otros productos estadísticos

Datos

Notas de prensa

Banco de datos

Microdatos

Metadatos

Códigos y nomenclaturas

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali