Eusko Jaurlaritzaren indizea
GV = H * I
Izanik:
H: Pobrezia- (edo ongizate-gabeziaren) tasa.
I: SENen indizea.
Indize hori, praktikan, FGT(2)ren baliokidea da.
Txosten eta tauletan, tasen eta indizeen aurkezpena 100ekotan egiten da normalean.
Hemen zehaztu behar da ezen erabiltzen diren tasak eta indizeak etxeguneei egiten dietela erreferentzia normalean, estatistika-eragiketan erabiltzen diren unitate nagusiei. Banakako tasak edo indizeak eskaintzen direnean, tasa eta indize horiek ez dagozkie zentzu hertsian gizabanako aztertuei, bakoitzaren baliabideak kontuan izanik, baizik eta bizi diren etxeguneen egoera berariazkoari. Zentzu horretan, etxegune osoa itxuratzen duen egoera gizabanako bakoitzera extrapolatzen da.