Sarrerak (Gizarte-zerbitzuak)

HomeGaiakGizarte ZerbitzuakDefinizioak Sarrerak (Gizarte-zerbitzuak)
Sarrerak (Gizarte-zerbitzuak)

Gizarte-zerbitzuetako gastua finantzatzeko erabiltzen diren sarrerak honela sailkatzen dira:

  • Jatorriaren arabera:
    • Publikoak:
      • Administrazio Zentrala
      • Administrazio Autonomikoa
      • Lurralde Administrazioa
      • Udal Administrazioa
    • Pribatuak:
      • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
      • Enpresak
      • Familiak
      • Beste pribatuak
  • Izaeraren arabera:
    • Salmentak eta prestazioak:
      • Salmentak: beste iturri pribatu batzuetatik datozen sarrerak biltzen dituzte, produktu amaituen salmenten ondorioz lortuak. Kontzeptu hori guztiz garrantzitsua da enplegu-zentro berezietan.
      • Prestazioak: familietatiko ekarpenetatik datozen sarrerak, zentroaren aldetik ordainen bat badakarte (erabiltzaileen kuotak, erabiltzaileen beste sarrera batzuk)
    • Gizarte-sarrerak: familietatik datozenak, honako ekintza hauen bidez: diru-biltzeak, partikularren dohaintzak eta bazkide ongileen ekarpenak.
    • Diru-laguntzak eta itunak:
      • Onuradunen zuzeneko ordainik gabe emandako dirulaguntzak, gutxienezko errentagarritasuna ziurtatzearren edo ustiapen-defizitak kitatzearren. Diru-laguntzak, berriz, honako hauek izan daitezke:
        • arruntak: gastu arruntak finantzatzeko ematen direnak.
        • kapitalekoak: kapital-gastuak finantzatzeko ematen direnak.
      • Itunak: eskuarki administrazioarekin izenpetzen diren hitzarmenetatik datozen sarrerak; zerbitzu jakin bat eskaintzeko izenpetzen dira.
    • Erakundearen ekarpenak, beste bide batzuen bitartez estali ez diren defizitak kitatzeko. Herri-administrazioaren menpeko zentroetan, ekarpen hori normalean aurrekontuen bidez egiten da.
    • Finantza-sarrerak
    • Bestelako sarrerak

Otros productos estadísticos

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali