Zentro-mota (Gizarte-zerbitzuak)

HomeGaiakGizarte ZerbitzuakDefinizioak Zentro-mota (Gizarte-zerbitzuak)
Zentro-mota (Gizarte-zerbitzuak)

Honela sailka daitezke zentroak, ondorengo tipologiari jarraiki eta duten jarduera nagusiaren arabera:

  • Elkartea: arazo berdinak dituen pertsonen taldea, arazo horiek konpontzeko elkartuak. Eskuarki, aholkularitza dokumentala eta teknikoa eskaintzen dute.

  • Zerbitzu tekniko nagusiak: lurralde-esparru jakin batean, gizarte-ongizateko baliabide komunitarioak eskuratzeko informazioa, koordinazioa eta erraztasunak eskaintzen dituzten zentroak. Atal honetan sartu ditugu gizarte-laguntzako oinarrizko unitateak.

  • Aholkularitza-zentroak: aholkularitza-, diagnosi, balorazio- eta jarraipen-zerbitzuak ematen dituzten zentroak; eta, behar izanez gero, tokian tokiko laguntza ematen dutenak.

  • Eguneko zentroak: herri edo auzo jakin batean elkarbizitza sustatzeko zentro irekiak. Gizarte-laguntzako eta hezkuntza- eta jolas-izaerako zerbitzuak ematen dituzte.

  • Egoitza-zentroak: zentro horietan arreta etengabea eta era guztietako laguntzak eskaintzen dira, bizitokiko eta mantenuko zerbitzuen bidez eta beste zerbitzu osagarri batzuen bidez. Tipologia honetan sartzen dira egoitza-zerbitzua eskaintzen duten zentro guztiak: harrera-zentroak, aterpetxeak, barnetegi-araubidea duten zuzpertze-zentroak, etxebizitza funtzionalak eta egoitzak berak.

  • Lanbide eta enplegu zentroak (LZ-EZB): Lanaren bidezko terapia zerbitzuak ematen dituzten zentroak, eta plantillan langile ezgaituak soilik (ezinbestekoak diren pertsona ez ezgaituak izan ezik) dituzten enpresak.

  • Bestelakoak: funtzio berariazkoak, aurrekoek ez bezalako funtzioak, burutzen dituzten zentroak; baldin eta zentro hori zaindu beharrean dagoen talde berriren bat azaltzearen ondorio bada, edo aurreko idazpuruetan sartzen zaila den zentroak.

  • Otros productos estadísticos

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali