Kapital finkoaren eraketa gordina (P51)

Kapital finkoaren eraketa gordina (P51)

Hemen sartzen dira:
- Kapital finkoaren eraketa gordina (P.51).
- Objektu baliotsuen eskurapenak ken lagapenak (P.53).

Kapital finkoaren eraketa gordinak (P.51) bere baitan hartzen ditu aktibo finkoen eskurapenak ken erabilerak (lagapenak), ekoizle egoiliarrek aldi jakin batean eginak, gehi produkzio-unitateen edo erakunde-unitateen produkzio jardueratik eratorritako produzituak ez diren aktiboen balioaren gehikuntza jakin batzuk.
Aktibo finkoak ekoizpen-prozesuen bidez lortutako aktibo materialak edo ez-materialak dira, urtebete baino gehiagoan beste produkzio-prozesu batzuetan modu errepikatuan edo jarraian erabilitakoak.

Objektu baliotsuak (P.53) ez-finantzetako ondasunak dira, haien erabilera nagusia ez da ekoizpena edo kontsumoa, denborak ez die fisikoki erasaten; balio-gordailu dira.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali