Norberaren kontsumorako familia-baratzeak
Normalean barazkiekin, sustraietako laboreekin eta labore iraunkorrekin okupatzen den lur-azalera, besteak beste, titularrak eta haren familiak autokontsumorako erabiltzen dutena, oro har gainerako nekazaritza-azaleratik bereizita eta familia-baratze gisa ezagutzeko moduan.
Normalean, ustiategiko eremu txikiak badira ere (0,5 ha baino gutxiago), kontuan hartu beharreko alderdi nagusia da autokontsumorako erabiltzen direla; hala, egon daitezkeen soberakinak saltzen dira noizean behin.
Etxe kolektiboek landutako eremuak hartzen ditu, adibidez, ikerketa-erakundeek, komunitate erlijiosoek, barnetegiek edo espetxeek landutakoak autokontsumorako.