Ustiategiko burua

Ustiategiko burua

Ustiategiko buru izango da nekazaritzako ustiategiko ohiko finantza- eta ekoizpen-jarduerez arduratzen den pertsona fisikoa.

Ustiategiko burua, oro har, titularrarekin bat dator, titularra pertsona fisikoa denean. Hala ez bada, ustiategiko burua titularraren familiako norbait edo soldatapekoren bat izan daiteke.

Ustiategiak ustiategiko buru bat edo batzuk izan ditzake.

Buru bat baino gehiago badago, ustiategiaren kudeaketari ekarpen handiena egiten dion pertsona hartuko da kontuan, eta, halakorik ez badago, adinez nagusiena dena.

Ustiategi baten titulartasuna partekatua bada eta, beraz, ezkontideek edo senitartekoek batera kudeatzen badute eta ustiategiaren kudeaketan ekarpen bera egiten badute, ustiategiko buruari dagozkion aldagaien berri emateko bat aukeratuko da.

Aldagai horiek honako hauek dira:

- Jaiotze-urtea

- Sexua

- Ustiategiko buru gisa lan egiten hasi zen urtea

- Prestakuntza-ikastarorik jaso duen azken 12 hileetan: buruak prestakuntza-ikastaroren bat jaso badu, nekazaritza-jarduerekin edo nekazaritzako ustiategiarekin zerikusia duten jarduerekin lotutako gaitasun berriak eskuratzeko, edo lehendik dituen gaitasunak garatzeko eta hobetzeko.

- Nekazaritza-prestakuntza: buruak lortutako nekazaritza-hezkuntzako mailarik altuena da. Kategoria hauek daude:

- Nekazaritza-esperientzia praktikoa soilik: Nekazaritzako prestakuntza praktikoa baino ez da, hau da, buruak bere esperientzia lortu du nekazaritzako ustiategi batean zuzenean lan eginez.

- Nekazaritzan trebatzeko ikastaroak: Nekazaritza, baratzezaintza, mahastizaintza, nekazaritzako teknologia, basogintza, arrain-hazkuntza, albaitaritza edo lotutako gairen bateko espezialitatean gutxienez bi astez egindako ikastaro guztiak sartzen dira.

- Nekazaritzako lanbide-heziketa: Nekazaritza, baratzezaintza, mahastizaintza, nekazaritzako teknologia, basogintza, arrain-hazkuntza, albaitaritza edo lotutako gairen bateko espezialitatean lehen edo bigarren mailako lanbide-heziketako ikasketak egindako denak sartzen dira.

- Unibertsitateko/goi-mailako nekazaritza-prestakuntza: Nekazaritza, baratzezaintza, mahastizaintza, nekazaritzako teknologia, basogintza, arrain-hazkuntza, albaitaritza edo lotutako gairen bateko espezialitatean unibertsitateko ikastetxe edo fakultateren batean ikasketak egindako denak sartzen dira.

- Urtean zehar ustiategian lan egindako egunak:

Nekazaritza-lantzat hartzen dira ustiategian egiten diren lan guztiak, honako hauek barne hartuta: dokumentu honen II. eranskinean jasotako nekazaritza-sektoreko jarduera ekonomikoak, ekoizpen-bitartekoen mantentzea, edo ekoizpen-lan horietatik zuzenean eratorritako jarduerak (etxeko lanak ez dira horren barruan sartzen).

Nekazaritzako lana kuantifikatzeko, ustiategian urtean egiten den lanaldi-kopurua kontabilizatzen da.

Ustiategian lan egindako lanalditzat ulertzen da gutxienez 8 orduko lanegun bat, edo 8 ordu osatu arte zenbait egunetan dedikazio partziala eskaintzea.

Lanaldi osotzat hartzen da ustiategiko lanaldiaren % 100 nekazaritzan egiten denean, nekazaritzako jarduerak eginez (urtean 225 lanaldi inguru).

Otros productos estadísticos

Datos

Gráficos y visualizaciones

Informes y documentos

Microdatos

Metadatos

Metodología y calidad

Códigos y nomenclaturas

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali