Handizkako merkataritzak %7,0 murriztu ditu salmentak urteko laugarren hiruhilekoan; txikizkako merkataritzak, berriz, %1,4 hobetu ditu bere salmentak. Handizkako sektorean, gai erdilanduak eta txatarra (%-15,1), elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%-5,4), eta makineria eta tresneria (%-2,0) atalek jaitsierak izan dituzte, baina jaitsiera horiek ez dituzte konpentsatu nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%1,0) atalaren gehikuntzak.
Ohiko txikizkako merkataritzan, zeinak oro har bilakaera negatiboa izan baitu (%-0,1), kontrako zeinuko mugimenduak ikusten dira; alde batetik, nabarmen jaitsi dira elikagaien salmentak
(%-4,4), eta, bestetik, igo egin dira etxearen hornikuntza (%3,3), bestelako kontsumo-gaiak (%0,7) eta pertsonaren hornikuntza (%0,6) sektoreei dagozkienak.
Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak %5,0ko igoera izan du urteko laugarren hiruhileko horretan; igoera hori, hain zuzen, elikagaiak nagusi dituzten salmentek eragin dituzte (%5,7).
2001. urte osoan, barne-merkataritzaren salmenta-indizea %1,6 gehitu da, aurreko urteko aldi beraren aldean: handizkako merkataritza %0,3 igo da; txikizkakoa, berriz, %4,3, aztertutako aldian.
Prezioen igoeraren eragina kentzen bada eta aurreko zifra horiek pezeta finkotara bihurtzen badira, antzematen da handizkako merkataritzaren salmentek ia ez dutela aldakuntza aipagarririk izan, baina bai txikizkako merkataritzari dagozkionak. Txikizkako merkataritzaren prezioek gehiago jasan dute prezioen igoera, bai laugarren hiruhilekoan, bai urte osoan.
Laugarren hiruhilekoan, barne-merkataritzaren indize orokorrak aldakuntza nominal negatiboak izan ditu hiru herrialdeetan: Bizkaia (%-5,0), Gipuzkoa (%-3,1) eta Araba (%-2,3). Urte osoan, Bizkaiko indizea %1,9ra iritsi dira; Arabakoa, %1,6ra, eta, azkenik, Gipuzkoakoa, %1,2ra.
Euskal AEko merkataritza-sektoreko pertsonal enplegatua %0,7
igo da 2001eko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean:
%0,2 igo dira handizkako merkataritzan, eta %1,0 txikizkakoan. Lau hiruhilekoetako
batez bestekoaren multzoan, pertsonalaren igoera %1,9koa izan da: %2,1 handizkako
merkataritzan eta %1,7 txikizkakoan.