2002/10/12ko prentsa-oharra

 

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2002ko URRIA

 

EUSKAL AE-KO AZALERA HANDIETAKO SALMENTAK
%6,8 IGO ZIREN 2002KO URRIAN

Urteko lehenengo hamar hilabeteetan metatutako hazkundea %6,6koa izan da.

2002ko urrian, %6,8ko urte arteko aldakuntza nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan izandako salmentek, aurreko urteko hilabete beraren aldean, Eustatek eskainitako datuen arabera. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, aurtengo urriko urte arteko tasa %2,4koa izan da, hazkunde errealeko baliotan.

Euskal AEko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen urte arteko hazkundea, hilabeteka. Balio errealak.

Iturria: EUSTAT

Elikadura-produktuen salmentek %6,4ko urte arteko aldakuntza positiboa izan dute 2002ko urrian eta gainerako salgaiek %7,4ko hazkundea izan zuten, balio nominaletan. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikadura-produktuen salmentak %1,8 igo dira, aurreko urteko hil beraren aldean; eta gainerako produktuenak, %3,3.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetan enplegatutako pertsonala %1,1 gutxitu zen 2002ko urrian, aurreko irailaren aldean.

2002ko lehenengo hamar hilabeteen balantzean, salmenta nominalen hazkunde-tasa metatua %6,6koa da, aurreko urteko aldi berean izan zen hazkunde-tasa (%6,0, 2001eko lehenengo hamar hilabeteetan) baino handiagoa. Elikadura-produktuek eta edariek markatu dute urteko aldi horretako indize orokorraren bilakaera (%9,0ko hazkunde nominala), eta gainerako produktuek, aldiz, hazkunde neurritsuagoa lortu dute (%3,5ekoa).

Balio errealetan, guztizko salmentak %3,1 hazi dira urrira arte, aurreko urteko aldi berean baino ehuneko puntu bat gehiago. Hazkundea honela banatu da: %4,0 elikadura-
-produktuak, eta %2,0 gainerako produktuak. Landun-kopurua %6,4 handitu da aldi honetan, aurreko urteko aldi beraren aldean.

Iturria: EUSTAT.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945-01 75 00. Faxa: 945-01 75 01. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.: 945-01 75 05. Faxa: 945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO AZALERA HANDIETAKO SALMENTAK %6,8 IGO ZIREN 2002KO URRIAN

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2002/12/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0001963_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali