2003/03/27ko prentsa-oharra

 

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2003ko otsaila

 

EUSKAL AE-KO AZALERA HANDIETAKO SALMENTAK
%7,2 IGO ZIREN 2003KO OTSAILEAN

Elikadura-produktuen salmentek (%4,9) urte arteko hazkunde txikiagoa izan dute gainerako produktuenak (%10,6) baino.

2003ko otsailean, %7,2ko urte arteko aldakuntza nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan izandako salmentek, aurreko urteko hilabete beraren aldean, Eustatek eskainitako datuen arabera. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, aurtengo otsaileko urte arteko tasa %3,5eko hazkundea izan da, hazkunde errealeko baliotan.

Merkataritza sektoreko salmentek %7,7ko hazkunde nominala izan zuten Gipuzkoan, bost hamarren Euskal AEko batez bestekoaren gainetik. Bizkaian, %7,4ko tasa nominala lortu zuten eta azkenik, Araban %5,4ko hazkundea izan zuten. Zifra horiek balio errealetara egokituta, Gipuzkoako azalera handiek %3,9 gehitu zituzten euren salmentak, Bizkaikoek %3,7 eta Arabakoek %1,8.

Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, Lurralde Historikoka. Balio errealak.

Iturria: EUSTAT

Elikadura-produktuen salmentek %4,9ko urte arteko aldakuntza nominala izan zuten 2003ko otsailean, eta gainerako salgaiek %10,2ko hazkunde handiagoa, balio nominaletan. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikadura-produktuen salmentak %0,5 igo ziren, aurreko urteko hil beraren aldean; eta gainerako produktuenak, aldiz, %7,3.

Elikadura-produktuen salmentek urte arteko bilakaera berdintsua izan dute hiru Lurralde Historikoetan: Gipuzkoan %1,5 hazi, Bizkaian ia egonkor mantendu (%0,1) eta Araban %0,7 jaitsi dira, balio konstantetan neurtuta.

Gainerako produktuen bilakaeran, berriz, portaerak homogeneoagoak izan dira Lurralde Historikoka: Gipuzkoan %8,1 hazi dira, Bizkaian %7,7 eta Araban %4,6, balio konstantetan neurtuta.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako landunen kopurua %2,0 murriztu da 2003ko otsailean, 2003ko urtarrilaren aldean, eta %1,1 gehitu aurreko urteko hil beraren aldean. Enpleguaren urteko bilakaerak ibilbide desberdinak izan ditu lurraldeka, eta azpimarratzekoa da Gipuzkoako hazkundea (%2,6) Bizkaikoaren (%0,7) eta Arabakoaren (%0,3) aldean.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945-01 75 00. Faxa: 945-01 75 01. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.: 945-01 75 05. Faxa: 945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO AZALERA HANDIETAKO SALMENTAK %7,2 IGO ZIREN 2003KO OTSAILEAN

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2003/03/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0001992_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali