2002ko azaroan, %8,1eko urte arteko aldakuntza nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan izandako salmentek, aurreko urteko hilabete beraren aldean, Eustatek eskainitako datuen arabera. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, aurtengo azaroko urte arteko tasa %3,6koa izan da, hazkunde errealeko baliotan.
Elikadura-produktuen salmentek %12,2ko urte arteko aldakuntza positiboa izan zuten 2002ko azaroan, eta gainerako salgaiek %2,8ko hazkunde txikiagoa izan zuten, balio nominaletan. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikadura-produktuen salmentak %7,7 igo ziren, aurreko urteko hil beraren aldean; eta gainerako produktuenak, aldiz, %1,7 jaitsi.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetan enplegatutako pertsonala %1,3 gehitu zen 2002ko azaroan 2002ko urriaren aldean eta %2,7 iazkoaren aldean.
2002ko lehenengo hamaika hilabeteen balantzean, salmenta nominalen hazkunde-tasa metatua %6,7koa da, aurreko urteko aldi berean izan zen hazkunde-tasa (%6,2) baino handiagoa. Elikadura-produktuek eta edariek markatu dute urteko aldi horretako indize orokorraren bilakaera (%9,3ko hazkunde nominala), eta gainerako produktuek, hazkunde neurritsuagoa lortu dute (%3,5ekoa).
Balio errealetan, guztizko salmentak %3,2 hazi dira azarora arte, aurreko urteko aldi berean baino ehuneko puntu bat baino gehiago (%2,0). Indize hori elikadura-produktuen salmentek izandako bilakaerak (%4,4) eragin du, gainerako produktuek tasa baxuagoak lortu baitituzte (%1,6). Landun-kopurua %6,1 handitu da aldi honetan, aurreko urteko aldi beraren aldean.