2003/02/27ko prentsa-oharra

 

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2003ko urtarrila

 

EUSKAL AE-KO AZALERA HANDIETAKO SALMENTAK
%8,6 IGO ZIREN 2003KO URTARRILEAN

Bizkaian izan da salmenten hazkunderik handiena eta urte arteko %9,7ko tasa lortu da.

2003ko urtarrilean, %8,6ko urte arteko aldakuntza nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan izandako salmentek, aurreko urteko hilabete beraren aldean, Eustatek eskainitako datuen arabera. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, aurtengo urtarrileko urte arteko tasa %5,0koa izan da, hazkunde errealeko baliotan.

Merkataritza sektoreko salmentek %9,7ko hazkunde nominala izan zuten Bizkaian, Euskal AEko batez bestekoaren gainetik puntu bat eta hamarren bat. Gipuzkoan, %8,0ko tasa nominala lortu zuten eta azkenik, Araban %5,8ko hazkundea izan zuten. Zifra horiek balio errealetara egokituta, Bizkaiko azalera handiek %6,1 gehitu zituzten euren salmentak, Gipuzkoakoek %4,5 eta Arabakoek %2,4.

Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, Lurralde Historikoka. Balio errealak.

Iturria: EUSTAT

Elikadura-produktuen salmentek %7,4ko urte arteko aldakuntza nominala izan zuten 2003ko urtarrilean, eta gainerako salgaiek %9,8ko hazkunde handiagoa izan zuten, balio nominaletan. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikadura-produktuen salmentak %2,9 igo ziren, aurreko urteko hil beraren aldean; eta gainerako produktuenak, aldiz, %6,8.

Elikadura-produktuen salmentek urte arteko bilakaera berdintsua izan dute hiru Lurralde Historikoetan, eta Bizkaiko %3,2 eta Arabako %2,2 artean ibili dira.

Gainerako produktuen bilakaeran, berriz, portaerak desberdinagoak izan dira Lurralde Historikoka: Bizkaian %8,4 hazi dira, Gipuzkoan %6,0 eta Araban %2,2, balio konstantetan neurtuta.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako landunen kopurua %1,3 murriztu da 2003ko urtarrilean, 2002ko abenduaren aldean, eta %0,8 gehitu aurreko urteko aldi beraren aldean. Enpleguaren urteko bilakaerak ibilbide desberdinak izan ditu lurraldeka, eta azpimarratzekoa da Gipuzkoako hazkundea (%3) Bizkaikoaren aldean (%0,3), eta batez ere, Arabako jaitsiera txikiaren aldean (%-1,0).

 

Ohar metodologikoa:

Azalera handietako merkataritzaren indizea 2002 oinarri-urte berriarekin egin da. Aurreko oinarri-urteak 1997 urtea zuen erreferentzia.

Base berri honek berrikuntza garrantzitsua dakar: Lurralde Historikokako informazioa jasotzen du. Orain arte ez zen informazio hori ematen estatistika-sekretuaren azaroak zirela medio.

Hurrengo astetik aurrera, erabiltzaileek eskuerara izango dituzte serie estekatuak Eustateko web orrialdean: www.eustat.eus

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945-01 75 00. Faxa: 945-01 75 01. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.: 945-01 75 05. Faxa: 945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO AZALERA HANDIETAKO SALMENTAK %8,6 IGO ZIREN 2003KO URTARRILEAN

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2003/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0001983_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali