Aurtengo urteko lehen hiruhilekoari dagozkion Euskal AEko kanpo-merkataritzaren
datuek erakusten dutenez, esportazioak uzkurtu egin dira, aurreko urteko aldi
beraren aldean.
Guztizko esportazioak %2,1 jaitsi dira, 2001eko lehen hiruhilekoan
lortutako zifrekin alderatuta, orduan %1,6ren hazkunde neurritsua lortu baitzuten.
Inportazioek %2,1en igoera izan zuten 2001eko lehen hiru hilabeteetan; urteko
lehen hiruhilekoan, aldiz, berriro hazi dira (%3,9).
Bestalde, Estatuko guztizko esportazioek %2,6ren jaitsiera
izan zuten, eta inportazioak %4,5 jaitsi ziren 2002ko lehen hiruhilekoan.

Atzerriarekiko salerosketak, Euskal AEren esportazio eta inportazioen
batura, 5.187,8 milioi eurora iritsi da lehen hiruhilekoan; 2.760,8 milioi euro
esportazioei dagozkie, eta 2.427,0 milioi euro, inportazioei. Salerosketen guztizko
bolumena 5.156,4 milioi eurotik 5.187,8 milioira pasa da, 2001eko lehen
hiruhilekotik 2002kora; hau da, %0,6 gehiago.
Lortutako merkataritza-superabita 333,8 milioi eurorena
da erreferentziako aldi horretan, aurreko urteko 482,6 milioi euroren aldean;
ondorioz, esportazioek inportazioen aldean duten estaldura-tasa joan den urteko
%120,7tik azken urte honetako %113,8ra jaitsi da.
Helburuko lurralde-eremuka, egiaztatzen da ELGEko herrialdeekiko
esportazioek bilakaera negatiboa izan dutela (%-1,6): jatsi egin dira Europar
Batasunera zuzenduak (%-2,2), eta igo, antolakunde horretako gainerako herrialdeetara
doazenak (%1,1). Jaitsi egin dira, era berean, munduko gainerako herrialdeetara
bideratzen diren esportazioak (%-4,2). Europar Batasunean, Erresuma Batura (%21,5)
eta Frantziara (%3,3) bideratzen diren esportazioak soilik igo dira. Aldiz,
igo egin dira ELGEtik (%6,1) eta Europar Batasunetik (%5,2) datozen inportazioak,
eta jaitsi, munduko beste herrialdeetatik etortzen direnak (%-1,9).
Sektore-ikuspegitik, atzerapen handia egiaztatzen da
produktu meazko eta energiazkoak (%-20,5), eta metal arruntak eta
manufakturak (%-12,0) ataletan. Igo egin da, aldiz, ekipo-ondasunak (%4,0)
sektorea, bai makineria eta aparatuak (%2,3) atalean, bai garraio-materiala
(%5,6) atalean.
Inportazioei dagokionez, modu nabarmenean igo dira ekipo-ondasunenak
(%20,9), batez ere garraio-materiala (%48,7) atalean; jaitsi egin
dira, aldiz, metal arruntak eta manufakturak (%-15,2), plastikoa eta
kautxua (%-6,1) eta kimika-produktuak (%-4,3) atalak.
Euskal AEko hiru herrialdeetatik, Bizkaiak soilik gehitu
ditu esportazioak (%2,7), Araba eta Gipuzkoaren aldean, non %6,6 eta %3,4 jaitsi
baitira, hurrenez hurren. Modu nabarmenean igo dira Arabako inportazioak (%27,3),
garraio-materiala atalaren bultzadari esker (%92,7). Bizkaian, inportazioak
ia esportazioen maila berera igo dira, eta Gipuzkoan %10,9ren jaitsiera izan
dute.