Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %8,3ko hazkunde nominala
izan dute 2002ko laugarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera,
eta berretsi egin da hirugarren hiruhilekoan izandako gorakada, urte arteko
%4,5eko hazkundea izan baitzen.
Inportazioak, bestalde, %10,3 igo dira aurreko urteko hirugarren
hiruhilekoaren aldean, eta 2002ko hirugarren hiruhilekoan izandako %3,4ko tasa
gainditu egin dute.
Produktu ez-energetikoak bakarrik aztertzen baditugu, ikusiko
dugu horiei dagozkien esportazioek %8,5eko urte arteko hazkundea izan dutela,
eta inportazioek, bilakaera neurritsuagoarekin, %6,3koa, beti ere 2001eko hirugarren
hiruhilekoarekin konparatuta.

Kanpo-merkataritzaren bolumena –esportazioen eta inportazioen
batura–, 2002ko azken hiruhilekoan, 5.972 milioi eurokoa izan da, eta %9,3 hazi
da 2001eko aldi berean lortutako guztizko balioen aldean. Esportazioek inportazioen
gainean duten estaldura-tasak, aldiz, atzera egin du, 2001eko azken hiruhilekoko
%113,3tik 2002ko epe bereko %111,2ra. Ondorioz, jaitsi egin da, hiruhilekoan
izandako merkataritza--superabita; eta aurreko urtean izandako 340 milioi euroetatik,
aurtengo 317 milioi euroraino jaitsi da. Hori guztia, inportazioak (%10,3) esportazioak
(%8,3) baino hazkunde erlatibo handiagoa izan dutelako.
Esportazioek bilakaera oso desberdina izan dute Lurralde Historikoka:
Bizkaian, hazkunde-tasa garrantzitsua izan dute (%21,7), Gipuzkoan ehuneko hazkunde
txikiagoa (%6,8) eta Araban, berriz, jaitsi egin dira (%-5,8).
Inportazioetan ere bilakaera desberdina ageri da herrialdeka:
Araban izan da hiruhilekoko hazkunderik handiena, %35,6 hazi baitira; Bizkaian
ere %11,3
hazi dira; eta Gipuzkoan, aldiz, %7,7 gutxitu.
URTEKO BALANTZEA 2002
ESPORTAZIOEN (%+0,3) ETA INPORTAZIOEN (%+1,9) HAZKUNDE ARINA
2002AN.
Euskal AEko esportazioek 11.540 milioi euroko zifra izan zuten
2002. urtean, aurreko urtean baino %0,3 gehiago. Urteko azken bi hiruhilekoetako
datuek, %4,5 eta %8,3ko urte arteko hazkundearekin, urteko lehenengo hiruhilekoko
(%-5,5) emaitza negatiboak konpentsatu eta gainditu ere egin dituzte, eta ondorioz,
urteko balantzean %0,3ko hazkunde txikia izan da.
Inportazioak %1,9 igo eta 10.074 milioi euroko zifrara heldu
dira.
Bestalde, bai esportazioek, bai inportazio ez-energetikoek
oso antzeko hazkundea izan dute, %1,9 ingurukoa.
Merkataritza-saldoa, hots, esportazioak ken inportazioak, 2001eko
1.621 milioi eurotik 2002ko 1.466 milioira jaitsi da. Azterketa transakzio ez-energetikoetara
mugatuta, produktu ez-energetikoen merkataritza-saldoak hobetu egin ditu zifrak,
eta aurreko urteko 3.021 milioi eurotik 2002ko 3.084 milioi eurora pasa da.
Aurrean azaldutako datuetatik honakoa ondorioztatzen da: guztizko
esportazioek inportazioen gainean duten estaldura aurreko urteko %116,4tik 2002ko
%114,6ra pasa da, ia ehuneko-puntu bi gutxiago. Aitzitik, produktu ez-energetikoen
inportazioen gaineko esportazio ez-energetikoen estaldura ia egonkor mantendu
da; %138,4 2001ean eta %138,5 2002an.

PARTIDA NAGUSIEN JATORRIA ETA HELBURUA 2002AN
Euskal AEko esportazioen helburu geografikoari dagokionez,
ikusten da, lehenik eta behin, Europar Batasuneko herrialdeetara egindako salmentak
%1,4 igo dutela beren balio nominala. Beren pisu kuantitatiboagatik nabarmendu
egiten dira gure bezero nagusienak diren Frantzia (%1,9) eta Alemaniaren (%2,3)
esportazioen hazkundeak, eta Erresuma Batura bideratutakoak ere bai (%7,1).
Italiara (%-2,0) eta Portugalera (%-5,4) egindako esportazioak, ordea, esanguratsuenak
aipatzearren, gutxitu egin dira.
Europar Batasunetik etorritako inportazioak %6,8ko hazkundea
metatu dute eta gure hiru hornitzaile nagusienenak, Alemaniarenak (%9,8), Frantziarenak
(%3,0) eta Erresuma Batuarenak (%12,4) igo egin dira. Italiatik (%-2,7) eta
ELGEko beste herrialdeetatik (%-11,3) etorritakoak, ostera, jaitsi egin dira.
Ondasun-motari erreparatuz gero, ekipo-ondasunek Euskal
AEko esportazio ez-
-energetikoen erdia baino gehiago hartzen dute, eta %2,9 igo dira horien salmentak.
Ondoren datorren muga-zergen taldeak, Metal arruntak eta manufakturak atalak
esportazio ez-energetikoen ia %25 hartzen du eta %1,1 jaitsi da. Bestelako
manufakturak taldeak %9,7 areagotu du bere presentzia eta plastikoa eta
kautxua sektorea, berriz, %3,0 jaitsi da.
Ekipo-ondasunen inportazioei dagokienez, %2,3 igo dira
euren zifrak eta metalak eta manufakturak ia proportzio berean jaitsi
dira (%-2,2).
DATUAK LURRALDE HISTORIKOKA
2002. urtean, guztizko esportazioen hazkunderik handiena Gipuzkoan
(%4,5) izan da. Bizkaian (%3,0) ere hazi egin dira, baina Araban (%-7,8) jaitsi.
Esportazio ez-energetikoetara mugatuz gero, horien hazkunderik handiena Bizkaian
(%8,4) eman da, eta Gipuzkoa (%4,4) eta Arabak (%-7,8) guztizko esportazioetako
bilakaera tasa ia berdinak mantendu dituzte.
Arabako esportazioen bilakaera negatiboan gehien eragin duten
hiru muga-zergen partidak honakoak dira: garraio-materiala (%-13,0),
metalak eta beren manufakturak (%-7,4) eta material
elektrikoa (%-3,6) taldeak. Ekipo-ondasunen esportazioak portaera
dinamikoa izan dute Gipuzkoan (%6,2) eta batez ere Bizkaian (%18,4). Metalak
eta beren manufakturak (%-7,4), berriz, %3,0 hazi dira Gipuzkoan
eta %0,3 jaitsi Bizkaian.
Inportazioek ere bilakaera desberdina izan dute: Araban %14,6
hazi dira, Bizkaian %0,9 besterik ez, eta Gipuzkoan %4,5 jaitsi. Arabako inportazioen
hazkundea garraio-materialaren inportazioak (%56,1) izan duten hazkunde
handiak eragin du. Gipuzkoa eta Bizkaian muga-zergen bi talderik handienek inportazioak
jaitsi dituzte, ekipo-ondasunak (%-13,4 eta -7,4) eta metalak eta
manufakturak (%-0,3 eta %-3,1, hurrenez hurren).
1. Grafikoa.-EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZA. (Datu originalak
eta joera)