Sektorekako azterketak agerian uzten du, maiatzean, metalezko eta ez-metalezko meak (%2,0), kimika-industria (%0,5), elikagai-industria (%0,4), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%0,4) eta bestelako manufaktura-industriak (%0,4) sektoreek gehitu dituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Prezioetako hileko jaitsierarik handienak, berriz, honako sektore hauei dagozkie: petrolioa fintzea (%-1,6), kautxua eta plastikoa (%-1,0), eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%-0,4), besteak beste.
2001eko maiatza - 2002ko maiatza aldian, prezioen hazkunderik
handienak sektore hauei egokitu zaizkie: elikagai-industria (%5,3), ehungintza
eta jantzigintza (%3,7), ez-metalezko industria (%1,8), eta larruaren
eta oinetakoen industria (%1,7). Aldiz, urte arteko tasa negatiboak lortu
dituzte petrolioa fintzea (%-9,4), kautxua eta plastikoa (%-3,8),
energia elektrikoa, gasa eta ura (%-2,0), papera, argitalpena eta
arte grafikoak (%-1,1) eta garraio-materiala (%-0,8) sektoreen prezioek,
besteak beste.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, bitarteko ondasunek beren prezioen jaitsiera izan dute (%0,3koa) maiatzean, aurreko hilaren aldean; kontsumo-ondasunak eta ekipo-ondasunak, berriz, %0,4 eta %0,1 igo dira, hurrenez hurren.
Hiru ondasun-talde horien urte arteko bilakaerek, aldiz, alde
nabarmenagoak dituzte: bitarteko ondasunen prezioak %2,6 jaitsi dira
urte arteko aldian (2001eko maiatza, 2002ko maiatzaren aldean); kontsumo-ondasunei
eta ekipo-ondasunei dagozkienak, berriz, %3,5eko eta %0,4ko gehikuntzak
lortu dituzte, hurrenez hurren.