
2002/05/24ko prentsa-oharra
INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2002ko
apirila
EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %0,6 IGO ZIREN 2002KO APIRILEAN
Industri produktuen prezioak %1,8ko igoera izan dute, 2001eko
abenduaz geroztik
Euskal AEko industri prezioak %0,6 igo dira 2002ko apirilean,
EUSTATek landutako datuen arabera. Urteko lehenengo lau hilabeteetan zehar izandako
gehikuntza %1,8koa izan da, 2001eko abenduaren aldean. Urteko lehenengo hilabeteetako
igoera gorabehera, apirileko urte arteko tasa %-0,2ra iritsi da. Tasa horrek,
hain zuzen, azken hamabi hilabeteetako industri prezioen gorabeherak jasotzen
ditu.
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen
ehuneko-bilakaera
Informazio gehiago