Sektorekako azterketak agerian uzten du, martxoan, petrolioa
fintzea (%6,9), garraio-materiala (%1,7), kimika-industria (%0,8),
eta kautxua eta plastikoa (%0,6) sektoreek gehitu dituztela gehien prezioak
aurreko hilaren aldean. Prezioetako hileko jaitsierarik handienak, berriz, honako
sektore hauei dagozkie: energia elektrikoa, gasa eta ura (%-0,9), larruaren
eta oinetakoen industria (%-0,5), material elektrikoa (%-0,4), ez-metalezko
industria (%-0,2) eta makineria (%-0,1).
2001eko martxoa - 2002ko martxoa aldian, prezioen hazkunderik
handienak sektore hauei egokitu zaizkie: ehungintza eta jantzigintza
(%4,1), elikagai-industria (%3,2), ez-metalezko industria (%1,6)
eta bestelako manufakturak (%1,2). Aldiz, urte arteko tasa negatiboak
lortu dituzte petrolioa fintzea (%-5,7), energia elektrikoa, gasa
eta ura (%-3,5), kimika-industria (%-3,2), eta kautxua eta plastikoa
(%-3,1) sektoreen prezioek, besteak beste.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, bitarteko ondasunek beren prezioen igoera lortu dute (%1,4koa) martxoan, aurreko hilaren aldean; kontsumo-ondasunek eta ekipo-ondasunek, berriz, %0,1eko aldakuntza positiboa iritsi dute.
Hiru ondasun-talde horien urte arteko bilakaerek, aldiz, alde
funtsezkoagoak dituzte: bitarteko ondasunen prezioak %2,5 jaitsi dira
urte arteko aldian (2001eko martxoa - 2002ko martxoa); kontsumo-ondasunei
eta ekipo-ondasunei dagozkienak, berriz, %1,5eko eta %0,5eko gehikuntzak
lortu dituzte, hurrenez hurren.