
2003/02/24ko prentsa-oharra
INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003ko urtarrila
EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %1,1 IGO ZIREN 2003KO URTARRILEAN
Petrolio-produktuen prezio igoerak (%6,6) areagotu egin du Indize Orokorraren goranzko joera.
Euskal AEko industri prezioak %6,6 igo dira 2003ko urtarrilean, EUSTATek landutako datuen arabera. Igoera hori, hein handi batean, petrolioa fintzearen prezioen bilakaerak eragindakoa da, prezio horiek %6,6 igo baitira. Datu horiek kontuan hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,8 hazi da.
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen bilakaera, ehunekotan.

(*)2003ko urtarrileko urte
arteko hazkundea
Iturria: EUSTAT
Sektorekako azterketak agerian uzten du, urtarrilean sektorerik inflazionistenak honako hauek izan direla: petrolioa fintzea (%6,6), larruaren eta oinetakoen industria (%1,8), elikagai-industria (%1,8) eta bestelako manufakturak (%1,4). Prezioetan igoerarik txikienak, berriz, honako sektore hauek izan dituzte: papera, argitalpena eta arte grafikoak (%0,0), metalgintza eta metalezko gaiak (%0,2), zurgintza (%0,3) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%0,3). Jaitsiera izan duen bakarra garraio-materiala (%-0,2) izan da.
2002ko urtarriletik 2003ko urtarrilera bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak petrolioa fintzea (%19,5) eta larruaren eta oinetakoen industria (%5,3) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, urte arteko tasa negatiboak energia elektrikoa, gasa eta ura (%-5,5), ehungintza eta jantzigintza (%-0,2) eta zurgintza (%-0,1) sektoreetako prezioek izan dituzte.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz,
urtarrilean, aurreko hilaren aldean, kontsumo-ondasunen eta bitarteko
ondasunen prezioak %1,3 igo dira, eta ekipo-ondasunenak, aldiz, neurritsuago,
%0,3 igo dira.
Hiru ondasun-talde horien bilakaerek zeinu positiboa dute urte
arteko bilakaeran (2003ko urtarrila, 2002ko urtarrilaren aldean), euren artean
desberdintasun esanguratsuak badira ere: kontsumo-ondasunen eta bitarteko
ondasunen prezioak %3,4 eta %3,0 igo dira, hurrenez hurren, eta ekipo-ondasunenak,
azkenik, gutxiago hazi dira, %1,0.

Argibide gehiagorako:
|

|
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 5060 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez
Tel.: +34-945-01 75 06. Faxa: +34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus |
Informazio gehiago