Handizkako sektorean, salmentak igo dituzte nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%4,2), gai erdilanduak eta txatarra (%4,0) eta elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%2,7); makineria eta tresneria atalaren salmentak, aldiz, nabarmen jaitsi dira (%-9,6).
Ohiko txikizkako merkataritzan, zeinak oro har bilakaera positiboa izan baitu (%0,5), kontrako zeinuko mugimenduak ikusten dira; alde batetik, igo egin dira bestelako kontsumo-gaien (%3,4), elikagaien (%1,4) eta pertsonaren hornikuntzaren (%0,9) salmentak, eta, bestetik, jaitsi egin dira etxearen hornikuntza (%-4,5) sektoreari dagozkionak.
Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak %3,8ren igoera izan du urteko lehen hiruhileko horretan, elikagaien nagusitasuna duten salmentek bultzatuta (%5,5); izan ere, elikagaiaz besteko produktuak nagusi dituzten establezimenduen salmentak %3,1 jaitsi dira.
Prezioen igoeraren eragina kentzen bada eta aurreko zifra horiek euro finkotara bihurtzen badira, antzematen da handizkako merkataritzaren salmentak (%1,8) are hobetu egiten direla balio errealetan; txikizkako merkataritzari dagozkionak, aldiz, ez (%-0,8). Txikizkako merkataritzaren prezioek gehiago jasan dute prezioen igoera lehen hiruhileko horretan, eta, hori dela eta, Euskal AEko indize orokorra %0,9 hazi da kopuru errealetan.
Lehen hiruhilekoan, barne-merkataritzaren indize orokorrak aldakuntza nominal positiboak izan ditu hiru herrialdeetan: Araba (%2,6), Bizkaia (%2,1) eta Gipuzkoa (%0,4). Balio errealetan, Arabako indizea %2,3 hazi da; Bizkaikoa %1,3, eta, azkenik, Gipuzkoakoa, %-0,4 jaitsi da.
Euskal AEko merkataritza-sektoreko pertsonal enplegatua %1,4 jaitsi da 2002ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: pertsonala %0,1 igo da handizkako merkataritzan, eta %2,1 jatsi da txikizkakoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. 2001. urteko lehen hiruhilekoaren aldean, barne-merkataritzako pertsonala %1,6 igo da: %1,7ren igoera handizkako merkataritzari egokitu zaio, eta %1,5, txikizkakoari.