Handizkako merkataritzak %5,1 gehitu ditu salmentak urteko laugarren hiruhilekoan; eta txikizkako merkataritzak, ehuneko txikiagoan, %3,7 hobetu ditu bere salmentak. Handizkako sektorean, elikaduraz besteko kontsumo-produktuak (%10,7), nekazaritza-produktuak eta elikagaiak (%5,3) eta produktu erdilanduak eta txatarra (%5,0) atalek izan dituzte hazkunde-tasarik handienak, makineria eta tresneria (%1,0) atalaren aldean.
Ohiko txikizkako merkataritzan, salmentak %3,2 hazi dira, orokorrean. Dinamismo txikiagoa erakusten dute pertsonaren hornikuntza (%0,3), elikagaiak (%1,3) eta etxearen hornikuntza (%1,9) sektoreek, bestelako kontsumo-ondasunak (%8,3) sektorearen aldean.
Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak %4,9ko igoera izan du urteko laugarren hiruhileko horretan; igoera hori, elikagaiak nagusi dituzten salmentek (%4,9), zein gainerako produktuenak (%4,7) eragin dute.
2002. urteko metatuan, barne-merkataritzaren salmenta-indizea %4,2 gehitu da, aurreko urtearen aldean: handizkako merkataritza %4,8 igo da; eta txikizkakoa, berriz, %3,1, aztertutako aldian.
Prezioen igoeraren eragina kentzen bada eta 2002ko zifra nominalak euro finkotara bihurtzen badira, antzematen da Barne-Merkataritzaren Indize Orokorra %2,5 hazi dela; handizkako merkataritzako salmentak %3,4 eta txikizkako merkataritzakoak %0,8.
Laugarren hiruhilekoan, Barne-Merkataritzaren Indize Orokorrak aldakuntza nominal positiboak izan ditu hiru herrialdeetan: Bizkaian %5,3 hazi da, Araban %4,6 eta Gipuzkoan %3,5. Urte osoan, Bizkaiko indizea %6,3ra iritsi dira; Arabakoa, %3,9ra, eta, azkenik, Gipuzkoakoa, %0,7ra, balio nominaletan.
Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %1,9 igo dira 2002ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: %0,2 igo dira handizkako merkataritzan, eta %2,9 txikizkakoan. Lau hiruhilekoetako batez bestekoaren multzoan, pertsonalaren igoera %0,7koa izan da: %1,1 handizkako merkataritzan eta %0,5 txikizkakoan.
2. taula.- Barne-Merkataritzaren Indizea. Euskal AE. 2002ko 4. hiruhilekoa