Handizkako merkataritzan, salmentak areagotu egin dira erdilanduak eta txatarra (% 10,7), elikagaiez besteko kontsumo-gaiak (% 9,3) eta nekazaritza-produktuak eta elikagaiak (% 5,0) ataletan; murriztu egin dira, ostera, makinak eta tresnak (% -3,6) atalean.
Tradiziozko txikizkako sektorean, bilakaeraren ehunekoa negatiboa izan da (-0,1%). Hala ere, ikur positiboko mugimenduak ere izan dira: batetik, salmentak areagotu egin dira bestelako kontsumo-ondasunak (% 6,3) eta elikagaiak (% 2,7) ataletan; bestetik, jaitsi egin dira pertsonaren ekipamendua (% -7,0) eta etxeko ekipamendua (% -1,4) ataletan.
Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak % 3,6ko hazkundea izan du urtearen bigarren hiruhilekoan, oro har, elikagaien salmentek (% 4,0) bultzatuta. Izan ere, oro har elikagaiez bestelako produktuak saltzen dituzten establezimenduetako salmentak % 1,5 gehitu dira.
Prezioen igoeraren eragina kentzen badugu eta aurreko zifra horiek euro konstanteetara bihurtzen baditugu, ikusiko dugu handizkako merkataritzako salmentei buruzko datuek benetako hobekuntza (% 5,6) dutela, eta txikizkako merkataritzakoak jaitsi egin direla (% -1,5). Horrenbestez, Euskal AEko Indize Orokorrak % 3,2ko hazkunde erreala izan du.
Barne Merkataritzaren Indize Orokorrak, bigarren hiruhilekoan, bariazio nominal positiboak izan ditu Araban (% 4,7) eta Bizkaian (% 8,9); Gipuzkoan, aldiz, ikur negatiboa izan dute (% -2,5). Kopuru errealetan, Arabako indizea % 3,7 hazi da, Bizkaikoa % 7,0 eta azkenik, Gipuzkoakoa, % -3,6 jaitsi da.
2002ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritza-sektorean landunak % 0,4 gehitu dira, aurreko hiruhilekoaren aldean. Handizkako merkataritzako pertsonala % 0,9 gehitu da, eta txikizkako merkataritzakoa % 0,1, aurtengo lehenengo hiruhilekoaren aldean. 2001eko bigarren hiruhilekoaren aldean, barne-merkataritzako pertsonala % 1,3 gehitu da; % 0,7 handizkako merkataritzari dagokio, eta % 1,7 txikizkako merkataritzari.