Handizkako merkataritzan, salmenta nominalak areagotu egin dira sektore guztietan: "Produktu erdilanduak eta txatarra" (%13,3), "Makineria eta tresneria" (%4,7), "Elikagaiez besteko kontsumo-gaiak" (%4,1) eta azkenik, "Nekazaritza-produktuak eta elikagaiek" ere igoera izan dute (%0,8).
Ohiko txikizkako sektorean ere bilakaera osotasunean positiboa izan da (%5,3). Goranzko mugimendua eta antzeko hazkundea nabari da sektorekako zatidura guztietan, eta horrela, "Etxeko ekipamendua" (%5,8), "Bestelako kontsumo-ondasunak" (%5,6), "Pertsonaren ekipamendua" (%5,5) eta "Elikagaiak" (%4,5) ataletan salmentak areagotu egin dira.
Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak %5,5eko hazkundea izan du urtearen hirugarren hiruhilekoan, oro har, elikagaien salmentek (%6,0) bultzatuta. Izan ere, oro har elikagaiez bestelako produktuak saltzen dituzten establezimenduetako salmentak %3,1 gehitu dira.
Prezioen igoeraren eragina kenduta, eta aurreko zifra horiek euro konstanteetara bihurtuta, ikusiko dugu handizkako merkataritzako salmentei buruzko datuek benetako hobekuntza (%5,9) dutela, eta txikizkako merkataritzakoek ere bai (%3,3). Horrenbestez, Euskal AEko Indize Orokorrak %5,0ko hazkunde erreala izan du.
Barne Merkataritzaren Indize Orokorrak, hirugarren hiruhilekoan, aldakuntza nominal positiboak izan ditu hiru lurraldeetan: Araban %6,0 hazi da, Bizkaian %8,8; eta Gipuzkoan apalago, %2,0. Kopuru errealetan, Arabako indizea %5,1 hazi da, Bizkaikoa %7,5 eta, azkenik, Gipuzkoakoa, %0,6 bakarrik.
2002ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritza-sektoreko landunak %0,7 gutxitu dira, aurreko hiruhilekoaren aldean. Handizkako merkataritzako pertsonala %0,2 gehitu da, eta txikizkako merkataritzakoa %1,2 gutxitu, aurtengo lehenengo hiruhilekoaren aldean. 2001eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, barne-merkataritzako pertsonala %0,9 gehitu da; %1,2 handizkako merkataritzan eta %0,7 txikizkakoan.