2002ko abenduan, Eustatek eskainitako datuen arabera, % 1,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, aurtengo abenduko urte arteko tasa % 7,3koa izan da, hazkunde errealeko baliotan.
Elikadura-produktuen salmentek % 0,8ko urte arteko gehikuntza izan dute 2002ko abenduan; gainerako salgaiek, berriz, % 1,6 baino gehixeagoko igoera izan zuten, balio nominaletan. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikadura-produktuen salmentak % 3,6 jaitsi dira, aurreko urteko hil beraren aldean; gainerako produktuetan, berriz, % 2,3 beheititu dira salmentak.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetan enplegatutako pertsonala % 1,0 gehitu zen 2002ko abenduan, 2002ko azaroaren aldean. Berebat, % 1,0 hazi ziren aurreko urteko abenduaren aldean ere.
2002. urte osoan, salmenta nominalen hazkunde-tasa metatua % 6,1ekoa izan zen. Elikadura-produktuek eta edariek markatu dute urteko aldi horretako indize orokorraren bilakaera, % 8,3ko hazkunde nominala izanik; gainerako produktuek, aldiz, hazkunde neurritsuagoa izan dute, % 3,2koa.
Balio errealetan, 2002ko salmenta metatuak % 2,5 hazi ziren, aurreko urtean (% 2,3) baino bi hamarren gehiago. Hazkunde hori elikadura-produktuen salmentek izandako bilakaerak (% 3,4) eragin du, gainerako produktuek tasa apalagoa (% 1,2) izan baitute. Landun-kopurua % 6,4 handitu da urte horretan, aurreko urtearen aldean.