2003/04/29ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2003KO MARTXOA



Euskal AEko azalera handietako salmentak % 3,8 gehitu ziren 2003ko martxoan



Elikagaiez besteko produktuen salmenten urte arteko hazkundea (% 5,7) elikaduraproduktuena (% 2,6) baino handiagoa izan zen.


2003ko martxoan, EUSTATek eskainitako datuen arabera, % 3,8ko urte arteko gehikuntza nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den martxoko urte arteko tasa % 0,3koa izan da, hazkunde errealeko baliotan.


Merkataritzasektore horretako salmentek % 5,2ko hazkunde nominala izan zuten Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, neurritsuago hazi ziren (% 3,4 eta % 3,6, hurrenez hurren). Zifra horiek balio errealetara ekarrita, Arabako azalera handiek % 1,7 gehitu zituzten salmentak; Gipuzkoakoek, % 0,2; eta Bizkaikoek ez dute aldakuntzarik izan (% 0,0).




Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Balio errealak.



Iturria: EUSTAT



Elikaduraproduktuen salmentek % 2,6ko urte arteko gehikuntza nominala izan dute 2003ko martxoan; gainerako salgaiek, berriz, igoera handiagoa izan dute, % 5,7koa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikaduraproduktuen salmentak % 1,8 jaitsi dira; gainerako produktuetan, berriz, % 2,7 beheititu dira salmentak.


Euskal AEko hiru lurraldeetan urte arteko bilakaera ezberdina izan dute elikaduraproduktuen salmentek: % 0,2 hazi dira Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, % 2,4 eta % 1,8 jaitsi dira, hurrenez hurren.


Gainerako produktuen salmenten bilakaerari dagokionez, lurralde guztietan jokabide homogeneoagoa ageri da. Hartara, 3,0ko hazkundea izan da ArabaGipuzkoetan, eta % 2,5ekoa Bizkaian, balio konstanteetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak % 0,5 gehitu ziren 2003ko martxoan, aurreko otsailaren aldean; eta % 0,6, aurreko urteko martxoaren aldean. Enpleguaren urteko bilakaeran, aldeak izan dira lurralde batetik bestera. Nabarmen ageri dira Gipuzkoako hazkundea (% 2,5), Bizkaian izandako gehikuntza txikiagoaren (% 2,5) eta Arabako jaitsieraren (% 0,3) aldean.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: 05-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 3,8 gehitu ziren 2003ko martxoan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2003/04/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002075_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali