2003/04/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003ko MARTXOA



Industri prezioak % 0,1 hazi ziren 2003ko martxoan



Datu horiekin, urte arteko igoera (2003ko martxoa, 2002koarekin alderatuta) % 3,0koa izan da.


Euskal AEko industri prezioak % 0,1 gehitu dira 2003ko martxoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, martxoko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 3,0 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen hiru hileko bilakaerak % 2,3ko handitzea dakar, aurreko abenduaren gainean.



Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekoetan

(*) 2003ko martxorainoko urte arteko hazkundea.

Iturria: EUSTAT



Sektorekako azterketa xehatuak agerian uzten du, martxoan, kautxua eta plastikoa (% 2,4), papera, argitalpena eta arte grafikoak (% 0,8), garraiomateriala (% 0,4) eta larruaren eta oinetakoen industria (% 0,3) sektoreek gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Industri prezioetako hileko jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauei dagozkie: metalezko eta ezmetalezko meak (% 1,1), petrolioa fintzea (% 0,9), kimikaindustria (% 0,3), eta ehungintza eta jantzigintza (% 0,1).


2002ko martxoaren eta 2003ko martxoaren bitarteko epean, preziohazkunderik handienak petrolioa fintzea (% 15,8) metalezko eta ezmetalezko meak (% 7,5), kautxua eta plastikoa (% 4,1), elikagaiindustria (% 4,0) eta kimikaindustria (% 3,7) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, urte arteko tasa negatiboak energia elektrikoa, gasa eta ura (% 5,3) sektoreko prezioek izan dituzte.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, martxoan, aurreko hilaren aldean, bitarteko ondasunen eta kontsumoondasunen prezioak % 0,1 igo dira; ekipoondasunen prezioek, berriz, beren hartan iraun dute (% 0,0).


Hiru ondasuntaldeen urte arteko bilakaerak zeinu positibokoak dira. Hala ere, alde nabarmenak izan dira urte arteko bilakaeran (2003ko martxoa, 2002ko martxoaren aldean): bitarteko ondasunen eta ekipoondasunen prezioak % 3,7 eta % 3,4 goratu dira, hurrenez hurren; kontsumoondasunenak, berriz, hazkunde neurritsuagoa izan dute, % 0,6koa.



Iturria: EUSTAT











Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali