2002/11/08ko prentsa-oharra

OSASUNAREN KONTUA 1999. urtea



EUSKAL AE-K BPG-AREN % 6,1 BIDERATU ZUEN OSASUN-ARLORA 1999AN



Osasun-gastuaren hiru laurden ekarpen publikoak jarri ditu


Euskal AEk 2.215 milioi euro erabili zituen 1999. urtean, pertsonen osasunari lotutako ondasun eta zerbitzuetarako. Kopuru horrek Barne Produktu Gordinaren % 6,1 hartu zuen urte horretan. Gastu horrek ia % 12ko hazkundea ekarri du, 1997ko ekitaldiaren aldean.


Euskal AEko 1999rako Osasunaren Kontuaren emaitza batzuk dira horiek. Osasunaren Kontua bigarren aldiz egin du EUSTATek, ELGEren System of Health Accounts-SHA metodologiarekin.


BPGrekiko ehunekotan, hala ere, % 6,4tik % 6,1era jaitsi da gastua aipatutako aldian, eta hori 1997 eta 1999 bitartean ekonomiaren hazkunde handia (%18) osasun-gastuarena baino askoz handiagoa izan delako. Horrek azaltzen du jaitsiera hori.





Finantzaketari dagokionez, osasun-gastuaren zatirik handiena, %76, erakunde publikoen kontura izan zen. Horien artean aipagarrienak honako hauek dira: OSAKIDETZA erakunde publikoa, % 51 jarri baitzuen, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, uneko gastuen % 21 finantzatu baitzuen.


Finantzaketa pribatuak uneko gastuen % 24 ordaindu zuen, eta horretatik,

% 17 etxeguneen finantzaketa zuzena izan zen.


Funtziokako uneko osasun-gastuen banaketan, zatirik handiena osasun-laguntza sendagarriari dagokio oraindik ere. Laguntza horrek ia osorik jasotzen du ospitaleetako eta ospitaleez kanpoko laguntza, guztizkoaren % 59. Hala ere, 1997an zuen pisuaren aldean, ehuneko bost puntu jaitsi da, hazkundea neurritsua (% +1,6) izan baita bi urteetan. Gastuaren ehunekotan, bigarren tokian, kanpoko pazienteei emandako osasun-produktuak daude, eta horiek barne hartzen dituzte farmazia-produktuak eta protesiak. Atal horrek izan du hazkunde erlatiborik handiena (% +21,5), eta uneko gastuaren % 24 izatera pasa da, 1997an baino bi puntu gehiago, hain zuzen ere.





Osasun-gastuaren zatirik handiena ospitaleetan izan zen, % 47. Osasun-laguntza anbulatorioko hornitzaileak –osasun zentroak, mediku- eta dentista-kontsultak, besteak beste- izan ziren bigarren garrantzitsuenak, % 25ekin; hirugarren tokian, azkenik, osasun-produktuen saltzaileak daude, batez ere farmaziak, gastuaren %22rekin.


Biztanleko gastua, Eros Ahalmenaren Parekotasunaren (EAP) unitatetan neurtua, 1.342koa izan zen. Horrek hainbat herrialderen gainetik jartzen du gure erkidegoa –hala nola Portugal (1.203), Grezia (1.198) eta Espainia (1.194)–, baina beste herrialde batzuetako balioetatik oso urrun –Suitza (2.853) edo Alemania (2.361)–.


Bestalde, erakunde publikoen eta pribatuen arteko gastu-banaketa erlatiboari dagokionez, Euskal AEko osasungintza bat dator ELGEko gainerako herrialdeetan gertatzen denarekin. Izan ere, herrialde horietan, batez beste, gastu publikoak % 74 hartu zuen; Euskal AE, berriz, % 76.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-K BPG-AREN % 6,1 BIDERATU ZUEN OSASUN-ARLORA 1999AN

Eragiketa : 
Osasunaren kontua
Eragiketa kodea : 
170118
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2000-2023
Eguneratze data : 
2002/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002164_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali