2003/05/29ko prentsaoharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2003KO APIRILA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,2 gehitu ziren 2003ko apirilean



Elikagaiez besteko produktuen salmenten urte arteko hazkundea (%5,0) elikaduraproduktuena (%2,1) baino handiagoa izan zen.


2003ko apirilean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, %3,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den apirileko urte arteko tasa %0,3koa izan da, hazkunde errealeko baliotan.


Merkataritzasektore horretako salmentek %5,1 eta %4,5eko hazkunde nominala izan zuten Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren; eta Bizkaian, berriz, neurritsuago hazi ziren (%1,8). Zifra horiek balio errealetara ekarrita, Gipuzkoako azalera handiek %2,2 gehitu zituzten salmentak; Arabakoek, %1,5; eta Bizkaikoek jaitsiera arina izan zuten (%-1,1).




Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Balio errealak.



Iturria: EUSTAT



Elikaduraproduktuen salmentek %2,1eko urte arteko gehikuntza nominala izan dute 2003ko apirilean Euskal AEn; gainerako salgaiek, berriz, igoera handiagoa izan dute, %5,0koa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikaduraproduktuen salmentak %1,3 jaitsi dira; gainerako produktuetan, berriz, %2,3 igo dira salmentak.


Euskal AEko hiru lurraldeetan urte arteko bilakaera ezberdina izan dute elikaduraproduktuen salmentek balio errealetan: %0,3 hazi dira Araban eta %0,6 Gipuzkoan; Bizkaian, aldiz, %3,1 jaitsi dira.


Gainerako produktuen salmenten bilakaerari dagokionez, lurralde guztietan jokabide homogeneoagoa ageri da. Hartara, 3,0ko hazkundea izan da Araban, %4,8koa Gipuzkoan eta %1,1ekoa Bizkaian, balio konstanteetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,7 gehitu ziren 2003ko apirilean, aurreko martxoaren aldean; eta %1,0, aurreko urteko apirilaren aldean. Enpleguaren urteko bilakaeran, aldeak izan dira lurralde batetik bestera. Nabarmen ageri dira Gipuzkoako hazkundea (%1,9), Bizkaian eta Araban izandako gehikuntza txikiagoaren aldean, azken bi lurralde horietan urte arteko hazkundea %0,7an kokatu baita.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: 05-945 01 75 34. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,2 gehitu ziren 2003ko apirilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2003/05/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002150_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali