2003ko lehen hiruhileko esportazioen urte arteko bilakaerak desberdinak izan dira hiru lurralde historikoetan: batez bestekoaren gainetiko hazkundeak Gipuzkoan (%9,2), batez bestekoaren parekoak Bizkaian (%4,6) eta jaitsierak Araban (%-0,9). Inportazioek ere, bilakaera-tasa desberdinak izan arren, lurraldekako joera bera adierazten dute: Gipuzkoan %19,6, Bizkaian %7,3 eta Araban %-18,3. Arabako guztizko esportazioen emaitzetan zuzenean eragiten dute garraio-materialek (%-13,1) eta kimika-produktuek (%-15,0). Bizkaian ere urritu egin dira garraio-materialen (%-29,6) esportazioak, baina gehitu egin dira metalak eta manufakturak alorrenak (%14,0) eta material elektrikoarenak (%0,8). Gipuzkoan gehitu egin dira kanporako salmentak ekipo-ondasunetan (%9,6) eta metalak eta manufakturak arloetan (%16,5).
|