2003/06/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2003KO MAIATZA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %7,2 gehitu ziren 2003ko maiatzean



Hazkunde errealeko baliotan, elikagaiez besteko produktuen salmenten urte arteko bilakaera (%6,6) elikadura-produktuena (%2,6) baino hobea izan zen.


2003ko maiatzean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, %7,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den maiatzeko urte arteko tasa %4,6koa izan zen, hazkunde errealeko baliotan.


Merkataritza-sektore horretako salmentek antzeko hazkunde nominalak izan zituzten Gipuzkoan (%7,8) eta Araban (%7,6), eta Bizkaian, ostera, neurritsuagoa (%6,6). Zifra horiek balio errealetara ekarrita, Gipuzkoako azalera handiek %5,2 gehitu zituzten salmentak; Arabakoek, %5,0; eta Bizkaikoek %4,0.







Elikadura-produktuen salmentek %6,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten 2003ko maiatzean Euskal AEn; gainerako salgaiek, berriz, igoera handiagoa izan zuten, %8,6koa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikadura-produktuen salmentak %2,6 igo ziren; gainerako produktuetan, berriz, %6,6 igo ziren salmentak.


Euskal AEko hiru lurraldeetan urte arteko bilakaera ezberdina izan zuten elikadura-produktuen salmentek balio errealetan: %3,5 hazi ziren Gipuzkoan eta %2,5 Araban; Bizkaian, aldiz, gutxixeago igo ziren, %2,4, hain zuzen.


Gainerako produktuen salmenten bilakaerari dagokionez ere, urte arteko bilakaera desberdina izan zuten hiru herrialdeetan. Hartara, 7,8ko hazkundea izan zen Araban, %7,2koa Gipuzkoan eta %5,6koa Bizkaian, balio konstanteetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,4 gehitu ziren 2003ko maiatzean, aurreko apirilaren aldean; eta %0,5, aurreko urteko maiatzaren aldean. Enpleguaren urteko bilakaeran, aldeak izan ziren lurralde batetik bestera. Aipagarri izan zen Gipuzkoako hazkundea (%1,7), Bizkaian izandako gehikuntza txikiagoaren (%0,3) eta Arabako urte arteko gutxitzearen (%-0,5) aldean.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.: 05-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %7,2 gehitu ziren 2003ko maiatzean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2003/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002202_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali